INTSEKTUEK NUEVA YORK HONDAKINETATIK GARBITZEN DUTE

Berriemailea: Irune Barturen

Ikerketa baten arabera, intsektuek eta armiarmek Nueva York hiriaren kaleetako hondakinen parte handi bat kontsumitzen dute. “Janari hori guztia jan egingo ez bazen, kaleetan pilatu eta ustelduko zen” esan zuen ikerketa honen zuzendariak.

Beste ikerketa baten bitartez jakin nahi izan zuten zenbat artropodo (intsektuak, araknidoak, krustazeoak) dauden Manhattaneko bi leku desberdinetan. Jendea egoten den parkeetan, egoten ez denetan baino artropodoa gehiago daudela frogatu dute.

Hiriko puntu desberdinetan janariarekin betetako kutxa zarratuak jarri zituzten, artropodoek janarira heldu ahal izan zuten eta gainontzeko animaliek (arratoiak, txoriak…) ez.

Geroago, esperimentu berdina egin zuten, baina janaria kutxetan egon beharrean, kutxetatik kanpo utzi zuten.

Ikerketaren emaitzak esaten du artropodoek kutxetan zegoen janariaren %32 jan zutela. Animaliek, aldiz, kutxetan ez zegoen janariaren %80 jan zuten, artropodoek barne.

Ikerlari batek esan du artropodoek gailetak eta patatak nahiago dituztela, saltxitxak baino.

Ondo iruditzen zait artropodoak gizakiok lurrera botatzen ditugun hondakinak jatea eta horrekin elikatu ahal izana. Baina uste dut hondakin gutxiago bota behar ditugula lurrera eta gehiago zakarrontzietara. Gure ingurumena garbi mantentzeko.

Jatorrizko artikulua

natura berria irudia

Nueva York-eko kaleak zaborrez beteta

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu