LIZTOR HILTZAILEAK

Berriemailea: Mirene Gorordo

2010. urtean liztor txiki batzuk sartu ziren Txinatik Frantziara zihoan itsasontzi batean. Liztor horien artean batzuk emeak ziren.

Liztor hauek Europa osoan zehar hedatu ziren, Espainiako iparraldea barne, Europako intsektu pozoitsuenak bihurtuz.

Izen hori beraien agresibitateagatik eta beste liztor batzuk baino erresistenteagoak izateagatik datorkie. 3,5 cm neurtu ahal dute eta bere ziztadak 2 cm-ko diametroa izan dezake , minak egun oso bat iraun dezakeelarik.

Arriskuak izatearen arrazoiak, besteak beste, baten baino gehiagotan ziztatu ahal dutelako eta, ihes egiten saiatuz gero, segi egiten zaituztelako dira.

Liztor hauen ziztadaren eragina hauur txikiengan da, batez ere, arriskutsuagoa. Hauek ziztada horietan hazka eginez gero, zauria infektatu daiteke eta ondorioak latzak izan daitezke.

Liztorrak gure inguruetatik desagertuarazteko plangintza desberdinak burutzen ari dira. Beraiekin amaitzeko erlategietan pozoina ere sartzen ari dira. Baina emaitzak, dagoeneko, ez dira oso emankorrak .

Gaur egun, liztorrak Euskal Herriako erlategi desberdinak kolonizatzen ari dira, batez ere Gipuzkua aldekoak. Egoera honek arazo larriak sortarazten ditu gure herriko ekoizleen artean.

Jatorrizko artikuluaavispa--647x231

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu