Tresna-barrara saltatu

AGUR ANTARTIKARI

Berriemailea: Izaro Ibarra

Ez daude seguru zenbat petrolio, gas natural… geratzen den lurrean baina badakitena da, hainbeste kontsumitzen jarraitzen badugu, Antartikako izotza urtzen joango dela, egoera txarrenean guztiz urtu daiteke. Baina hori gertatu arte, urte asko geratzen dira.

OPEP-ek dioenez, petrolioa mende baterako gutxi-gorabehera geratzen da.

ANTARTIKA URTZEAN 3 METRO IGOKO DA URA MENDE BAKOITZEAN

Estatu Batuar eta Aleman batzuk,  nola oso arriskutsua den hainbeste petrolio erabiltzea frogatu dute. Kalkulatu dutenaren arabera, izotz guztia urtuz gero, 60 metro igo ahalko ditu itsasoak eta herri, hiri…guztiak urpean utziz.

Alemaniako ikertzaile batek dioenez, urtzea nahi ez badugu, petrolioa, gasa eta ikatza dauden lekuan utzi behar dira.

Gauza guzti hauek konprobatzeko , ikertzaileek 2010. urtean karbonoaren eboluzioaren ikerketa bat egin zuten.

Lehenengo; ozeano Antartikora eta airera joango da tenperatura aldaketa. Haien kalkuluen arabera, lehena itsasoa izango da. Uraren tenperatura igotzen joango denez, izotzaren behekaldeko zatia urtzen joango da urtero, 7tik 16 zentimetrorainoko tartean, igotzen den gradu bakoitzeko.

Ondoren, airearen tenperatura igotzean, Antartikako hezetasuna handituko da eta denbora gutxian, prezipitazioak igoko dira. Baina horrek itsasoaren tenperaturaren igoerarekin izotz-geruza desorekatuko du, tenperaturak igotzen jarraituz gero.

Urtuko den lehenengo zatia, Mendebaldeko Antartika izango zen. Ondoren, Wikles-en Lurra, hau Ekialdeko Antartikan dago. Eta hau urtzean, berak bakarrik 3-4 metro igo ditzake uraren maila. Antartikako zati honek, orain dela gutxiraino, immunitatea izan du klima aldaketarekiko.

Science Advances-k egindako ikerketak esaten du prozesu honek 10.000 urte iraun ahal dituela, baina guzti hau hurrengo milurtekoan hasiko da.

IRITZI PROPIOA

Nire ustez, hau saihesteko proiektuak egiten badituzte, hau saihestu eta mundua ez da urpean geratuko

Jatorrizko artikulua

hielo-antartida

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.