Tresna-barrara saltatu

ARRASTO BERRIAK

Berriemailea: Kepa Uriarte

Txinako kobazulo batean 47 hortz topatu dituzte eta dirudienez 120.000-80.000 urte dituzte. Zientzialarien ikerketei esker, Homo Sapiens gizakiaren hortzak direla jakin daiteke, gaur egungoen oso antzekoak.

NOLA OINARRITU DIRA HORRETAN?

Txinako ikertzaileek esaten dutenez, hortz horiekin ez dute ez beste giza fosilik ez tresneriarik aurkitu eta ez dute zuzenean datatzerik izan eta orduan nola dakite zer-nolako hortzak diren?

Haien gainean hazitako estalagmitei begiratuz jakin dute hori, horiek 80.000 urte dituztelako. Hortaz ez dago zalantzarik Homo-Sapiens-a Mediterraneoaren ekialdera iritsi zela Europara baino 30.000 urte baino lehenago.

ZALANTZAK ARGITUTA DAUDE?

Orain arte gure espeziearen aztarnak topatu dira eta horiek 60.000 eta 50.000 urte dituzte eta zalantzak agertu ziren ekialde hurbilean aurkitutako 90.000 urteko aztarna batzuekin, baina hortz honek gizaki modernoarenak baino primitiboagoak dira.

Ikerketak historiari buruzko gauza batzuk argitu baditu ere, beste zalantza batzuk ere sortu ditu eta espero dugu hurrengo urteetan erantzun bat ematea.

Nire ustez hortz hauek jakinarazi digute HOMO SAPIENS espeziea mediterraneoaren ekialdera oso arin iritsi dela  

Jatorrizko artikulua

47-Human-Teeth_galeria

AURKITUTAKO HORTZEN ZERRENDA

 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.