Tresna-barrara saltatu

ASTRONOMOEK GURE PLANETA SISTEMAREN BIKIA AURKITU DUTE

Berriemailea: Nerea Anuzita

     Sistema honek GJ676A izena hartu du. Sistema hau 2 planeta harritsuz osatuta dago eta 2 planeta hauek bere izar nagusitik gertu daude, gasezko beste 2 planeta erraldoik urrunago orbitatzen dutelarik. Horrela gure sistemaren antzekoa da, baina aldi berean gurea baino askoz ere zabalagoa.

    Sistema honetako planetarik txikiena Lurra baino lau aldiz handiagoa da eta planetarik handiena Jupiter baino bost aldiz handiagoa da.

    Aurkitutako beste sistema bat HD10180 izan da, eta orain arte aurkitutakoen artean, aberatsena izan da. Bere astro nagusiaren inguruan zazpi eta bederatzi planeta inguru daude, eta batetik bestera dagoen distantzia oso txikia da. Gasezkoak dira. GJ676A sisteman planeta harritsuak ere daude. Gure sistema eta sistema honen arteko desberdintasuna, honen orbitak gure planetenak baino askoz ere luzeagoak direla da eta planeta batzuk 4000 egun ere tardatu ahal dutela bira oso bat ematen.

PLANETA ILUN BERRIAK AURKITZEKO AUKERAK

     Anglada Escudék eta bere taldeak teknika berri bat erabili zuten datuak aztertzeko eta izarraren inguruan dauden planeta txikiak detektatzeko.

     “Hau aurrerapen bat da, zeren eta orain arte ezagutzen diren sistemetan aurkitu gabeko planetak egon ahal dira, eta teknika honekin aurki ahalko ditugu” esan zuen Angela Escudék.

Jatorrizko artikulua
captura-de-pantalla-2015-01-07-a-las-06-35-29

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.