BELDARRAREN BESTE ALDEA

Berriemailea: Maria Perea

Pelutxe bat dirudi, baina benetan beldar pozoitsu bat da. Floridako eta Ipar-Karolinako ume batzuk beldar hori laztandu zuten eta kalte handiak jasan zituzten.

Pelutxe hauek leunak dirudite, baina ile geruza horren azpian arantza pozoitsuak daude eta azalean sartzen badira, min handia egiten dute.

Ziztada jasan duen Hall izeneko gizon batek esaten du erle baten ziztadak baino min handiagoa egiten duela eta mina gehiagora joan daitekeela eta hezurretan ere, mina agertzen hasten dela.

Ziztada non gertatu den arabera, mina handiagoa ala txikiagoa izan daiteke. Eskuan ziztada jasan duten pertsona batzuk esaten dute sorbaldaraino ere mina iritsi daitekeela eta minak, hamabi ordu iraun dezakeela.

Ziztada honen kontra ez dago sendagairik, baina Hall-ek zauria dagoen inguruan zeloa jartzea gomendatzen du eta gogor tira egitea, horrekin arantzak kentzea eta mina murriztea lortzen dugu.

Molestatzeko egiten dutela dirudi, baina espezie honetako emeak bere arrautzak inurrietatik eta beste arrisku batzuetatik babesteko erabiltzen du bere pozoia.

Pozten naiz beldar hau Euskal Herrian ez egoteaz, bestela ume txiki asko, txakurrak eta guk geuk txarto pasatuko genuke, animalitxo hau ikutuko bagenu. Gainera, jende askok ez luke jakingo beldar hauek pozoitsuak liratekeenik.

Jatorrizko artikulua22354.600x450

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu