Tresna-barrara saltatu

ELEFANTE HANDIA, MINBIZI TXIKIA

Berriemailea: Eider Prieto

Gero eta handiagoa bazara, minbizia izateko aukera gehiago izango dituzula esaten dute, baina orduan, zergatik elefanteek ez dute minbizirik izaten, gizakiek baino 100 aldiz zelula gehiago baldin badituzte?

Estatu Batuetako analisiek azaltzen dute elefanteen %5a bakarrik hiltzen direla minbiziagatik eta gizakien kasuan, ordea, %25a.

Azaltzen duten bezala, animalia hauek tumorearen eraketaren aurrean neurriak hartzeko defentsa gehiago dituzte.

Elefanteez aparte, beste animalia batzuek ere zortea daukate, alarma antzeko bat daukatelako zeintzuk kaltetuta dagoen zelula sendatzeko gai diren  eta kaltetu baino lehen ezabatzeko gai ere bai.

Joshua Schiffmanen ustez, naturak minbizia aurreikusteko modua aurkitu du eta orain gure esku dago ikustea beste animaliek nola gainditzen duten arazo hau, guk hori ikusita, minbizia behingoz sendatzeko gai izateko.

Baina beste ikertzaile batzuek esaten dute, guk minbizia sorrarazten diguten ohitura txarrak dauzkagula: erretzea eta obesitatea adibidez. Hala ere, gizakiok oso arin eboluzionatzen dugu oso denbora gutxian eta hori ez da beste espezietan ikusten.

Nire ustez, gizakiak oso azkarrak gara eta ez beste animalia guztiak bezala, horregatik minbiziaren konponbidea laster aurkitzea espero dut.

Jatorrizko artikulua

151012102131__85972879_c0264278-african_elephant_and_calf_drinking-spl (1)

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.