Tresna-barrara saltatu

ERRUSIAREN ETA EUROPAREN PROIEKTUA, BERRIRO GIZAKIA ILARGIRA JOATEA DA

Berriemailea: Julen Buruaga

Eugene Cernan ilargira joan zen azken gizona izan zen, baina Errusiarrak eta Europarrak itzuli nahi dute.

151017104043_eugene_cernan_nasa_moon_624x351_nasa_nocredit

Eugene Cernan

Errusiako eta Europako agentzia espazialak espazio-ontzi bat ilargiko arakatu gabeko gune batera bidaltzeko prestatzen ari dira.

BBC-ak esan du jaurtiketa bost urte barru izango dela. Espazio-ontzia ilargiaren hegoaldean lurreratuko da. Ura eta erregaia eta oxigenoa egiteko materialak bilatuko ditu.

Igor Mitrofanov Moskuko ikertzaile espazialaren arabera: “ilargira joan behar gara. XXI. mendean giza zibilizazioak ilargian base bat edukiko du.”

151017102657_esa_lunar_modulo_624x351_esa_nocredit

Ilargiko basearen planoa

Ideia base finko bat ilargian edukitzea da, baina lehenengo misio robotikoa izango da.

Dr. James Carpenter zientzialariaren arabera, helburu nagusia ilargian dagoen ura ikertzea izan behar da.

Mitrofanov-ek dioenez: “ilargia behaketa astronomikoak egiteko baliagarria litzateke, mineralak eta bestelako baliabideak erabiltzeko ere bai. Kosmonautentzat elkarrekin lan egiteko gune bat ere izan daiteke eta bertan eskarmentua lor dezakete Marterako bidaia posible batentzat.

Hau errealitate bihurtzeko, Europako Espazial Agentziak eta bere laguntzaile industrialak lurreratzeko sistema berri batean lan egiten ari dira.

Ondo dago ilargilara joatea ura aztertzeko, mineralak eta bestelako baliabideak lortzeko. Baina uste dut oso garestia izango dela.

Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.