Tresna-barrara saltatu

ETORKIZUNA GAUR DA, GAUR

Berriemailea: Unai Larrabeiti

1989ko Back to The Future II filmean 2015eko urriaren 21era bidaiatzen dute protagonistek. zientzia fikzioko film honetan iragarpen batzuetan asmatu egin dute; beste batzuetan, ordea,  ez. 

Steven Spilbergek eta Robert Zemeckisek zuzendutako Back to The Future II filmean, doktore batek eta senar-emazte amerikar batzuek, hauen seme-alabak arriskutik aldentzeko asmoz, DeLorean autoan denboran zehar bidaiatzen dute, hain zuzen ere 2015eko urriaren 21era, hau da, gaurko egunera.

Filmea 1989an estreinatu zen eta urte horretan gehien ikusi zenetarikoa izan zen.

Gaurko gizarte Ameriketako Estatu Batuetakoa bezalakoa irudikatzen da filmean eta zenbait gauzatan asmatu egin zuten gidoilariek, baina beste batzuetan, ordea, ez.

Pelikulan patinete hegalari bat agertzen zen eta iaz Hendo konpainiak, gauza bera ez bada ere, sistema elektromagnetiko bati esker airean igeri egiten duen patinete bat sortu zuen.

Oinera bakarrik egokitzen eta lotzen diren zapatilak janzten zituen filmeko protagonista batek eta Nike markak halakoak sortu ditu.

Back to The future II filmeko 2015ean, bideo bidezko deiak egiten zituzten pertsonaiek. Horretan bete-betean asmatu zuten, urteak baitira Skype bidezko deiak egiten direla.

Spielbergek ekoitzitako filmean protagonistek errealitate birtualeko betaurrekoak janzten zituzten eta 2015. urtean, Google eta beste hainbat enpresa halako betaurrekoetan ari dira lanean.

Asmatu ez zuten iragarpen bat txakurrak kalera paseatzera eramaten dituzten uhal robotikoak dira.

Moda kontuan ere, ideia originalak agertzen ziren, baina ez dira oraindik heldu: bera bakarrik lehortzen den jaka, gorbata bikoitza, urrezko euritakoa,…

Azkenik, Back to The Future II filmak hegan egiten duten autoekin ere ez zuten asmatu.

Berri hau aukeratu dut, oso deigarria iruditu zaidalako ikustea nola zientzia fikzioko film honetan duela 26 urte hainbat gauzatan asmatu zuten gaur egungo gizartea irudikatzean.

Gogoan dut film hau ikusi nuenean, oso dibertigarria iruditu zitzaidala, baina ez nintzen inondik inora ere ohartu duela horrenbeste urte egindako iragarpenen merituaz.

Jatorrizko berria

descarga

Filmearen portada

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.