Tresna-barrara saltatu

EUSKAL HERRIKO SAGUZARRAK

Berriemailea: Adiran Baskones

Saguzarrak ikertzearen helburuetako bat da haien kontserbazioan laguntzea, ezagutzen diren saguzar asko arrisku egoeran baitaude.

Galzorian dauden 30 espezietatik 21 saguzarrak dira. Euskal Herrian 3-4 espezie kenduta, gainerako saguzar guztiak galtzeko zorian daude.

Bizi diren ingurunearen arabera, arazo batzuk edo beste dituzte. Saguzarrak honako toki hauetan bizi dira: kobazuloetan, harkaitzen arrakaletan, zuhaitz zaharren zuloetan edo baserrietako horma-zuloetan.

Kobazuloetan bizi diren saguzarren arazoa  turismoa egiten dabilen jendea da. Basoetako saguzarrentzat zuhaitz egiten dabilen jendea da. Basoetako saguzarrek zuhaitz zaharren eskasia pairatzen dute eta azkenik baserrietan sartzen direnak, jabeen portaeraren menpe gelditzen dira. Egoera hau ikusita, irtenbideak bilatzen hasi dira eta sinpleak izan arren, erabilkorrenak dira saludaren biziraupena bermatzeko.

Lehenengoa izango litzateke baserritarrak kontzientziatzea baserriko  zaharberritze lanak udazkenean egiteko eta ez udaberrian, orduan baita haiek kumeak aurrera ateratzeko sasoia. Europan ondo dago zehaztuta zer egin halakoetan eta baserrietako lanak udazkenean egitea bultzatzen da.

Beste adibide bat parke eolikoen turbinen hasteko martxa aldatzea da, 5m/s-ko haizearekin ibiltzen hasi beharrean, 6,5 m/s-ko haizearekin hastea. Haize horrekin saguzarrak ez dira ibiltzen hain gora eta gutxiago hilko dira hegaletan harrapatuta.

Eta azkenik, garrantzitsuena jendeari zein egoeratan gauden zabaltzea da, jendea kontzientziatu dadin.

Saguzarrak zer diren, nolakoak diren eta zer abantaila eskaintzen dizkiguten jendeari ulertaraztea ezinbestekoa da.

plecotus_austriacus_galeria

Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.