Tresna-barrara saltatu

FENOMENO NATURALA: TSUNAMIA

Berriemailea: Ainhize Legarreta

Japoniako tsunamiak, tsunamiei buruzko galdera asko ekarri dizkigu burura: Zer dira? Nola erreakzionatu behar dugu?

Zer da tsunami bat?

  •  Tsunamiak, urpeko lurrikarek, lurraren higidurek edo sumendien erupzioek sortutako olatu handien segidak dira.
  • Behar den indarra badu, terremoto batek tsunami bat sor dezake. Honek, uraren mugimendu izugarri handiak eraginarazten ditu.
  • Eztanda indartsu hori ozeano guztian zehar desplazatzen da arineketan, batzuetan hegazkin komertzial bat bezain laster. Tsunamia sakonera gutxiko uretara heldu bezain laster, kostatik hurbil, abiadura geldotzen du.
  • Ezaugarri geologikoek, arrezifea, badia, ibaiaren sarrerak edo urpeko formazioak esaterako, tsunami baten energia uxatu dezakete. Leku konkretu batzuetan, tsunami batek, itsasoak zentimetro edo metro gutxi batzuk neur ahal izatea lortu dezake.
  • Tsunami guztien helburua ez da lurrera heltzea. Asko, ozeanoetan gelditzen dira marea azkarrak sortuz.

Biziraupen aholkuak

  • Lurrikara batek alarma bezala balio du, tsunami posible baten etorreraz ohartzen duelako. Lurrikara indartsu bat jasaten baduzu, kostatik urrundu zaitez.
  • Uraren maila murrizten bada, laster, tsunamia helduko da. Itsasoko uraren kantitatea oso arin murrizten dela nabaritzen baduzu, tsunamia bidean egotea posible izan daiteke.
  • Gogoratu tsunami bat olatuen segida bat dela eta lehen olatua ez da zertan arriskutsua izan behar. Tsunami baten arriskuak hainbat ordu iraun ditzake, lehen olatua iritsi eta gero. Tsunamiaren lehen olatutik hurrengo olatura pasatzen den denbora, 5 minututik ordu baterakoa izan daiteke. Arriskuz kanpo zaudela entzun arte, babesturik mantendu.
  • Tsunamiak ibai eta erreketara arte bidaiatu dezakete. Aldendu ibai eta erreketatik.

Iritzi pertsonala

Nire ustez, artikulu hau oso interesgarria iruditu zait, hainbat gauza azaltzen dituelako: tsunamiak zer diren, nola sortzen diren, nola jakin tsunami bat noiz datorren, zer egin tsunamia bidean denean…

Gustatuko litzidakeena, tsunamia ekiditeko egin dezakegun zerbait azaltzea da. Horrelakorik gertatu ezkero, nola erreakzionatu behar den jakiteko: nora joan, non babestu, nola babestu…

Jatorrizko artikulua

Las-olas-gigantescas-del-tsuna_54125712608_54028874188_960_639

Japoniako tsunamiaren suntsipena

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.