Tresna-barrara saltatu

GIZAKIAK, PLUTONETIK GERO ETA HURBILAGO GAUDE

Berriemailea: Iker Pildain

Pluton,

Pluton

2015eko abuztuaren 14an,  gizakiak, Plutonera heldu ziren 9 urteko bidaia egin ondoren

Estatubatuarrak New horizons izeneko espazio-ontziaren bidez Plutonera heldu ziren eta inoiz baino hurbilago egon dira planeta nano hartatik.

Bidaiak 9 urte iraun arren, espazio-ontzia Plutonetik 12.500 kilometrotara jarri da, NASAK dioenez. Pluton pasatu ondoren, New horizons-ek ontzia egoera onean dagoela esan zien NASAkoei.

22 ordu komunikatu gabe egon ziren eta denbora horretan gertatu ziren gauzak ezin izan dira jakin. Gainera, harkaitz baten kontra talka egin ahal izan zuten eta hori oso arriskutsua izan zitekeen.

Orain, New horizons ontzia Kuiperren gerrikoaren bidean dago. NASAk uste du 10.000ren artean bakarrik probabilitate bat zegoela talka egiteko. Bidaia honek espazio ezezaguna du helburu.

Duela bederatzi urte abiatu zen estatu batuetatik eta 4.828 milioi kilometro baino gehiago egin ditu. Gainera, bidaia hasi ondoren Nazioarteko Astronomia Batasunak (UAI), Pluton planeta zerrendatik kendu zuen eta planeta nano bilakatu zuen.

Orain arte Pluton ez da izan bisitatua espazio-ontzi batengatik, horregatik, oso harrigarria iruditu zaie zientzialariei bidaia hau. Gainera zientzialariek, planeta aztertu ondoren, uste zena baino handiagoa dela diote. 80 kilometro gehiago ditu zabaleran eta diametroak, 2.370 kilometro gehiago neurtzen ditu. Planeta horri inoiz atera dizkioten argakiak atera diote. Orain, mundu berri bat izango dugu.

Nik uste dut Eguzki-Sistematik kendu zuten planeta bat aztertzea oso harrigarria dela eta gainera hainbeste denbora iraun duenez bidaiak, merezi duela itxaroteak.

Ilustración de Plutón y su luna Caronte

Plutoneko argazki berriak, New horizons-ek aterata

Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.