Tresna-barrara saltatu

HAU BAI EUSKALDUNA!

Berriemailea: Maite Rosaenz

Donostian jaiotako Ander Ramos izeneko ikertzaile batek Alemaniako zientzia sari bat irabazi du. Euskalduna da eta 34 urte ditu. Irabazitako sari honek Walter Kalkhof Rose du izena eta oso garrantzitsua da.

2004. urtean, Ramos-ek ingeniaritzako ikasketak bukatzean, Munich-en 2 urte igaro zituen. Geroago Estatu Batuetara joan zen neurozientzia ikastera.

2007. urtean Alemaniara bueltatu zen eta ordutik bertan lan egiten du Tubingako Unibertsitateko prostetika taldean. Bere saila neuroteknologia da.

ZERTAN IKERTU DU?

Pertsona batek iktus bat jasatean, gorputzeko atal batzuek mugimendua gal dezakete betirako. Ikertzaile ospetsu honek hori hobetzeko eta batzuetan konpontzeko teknologian lan egin du. Iktusaren ondoren, burmuinaren alde batzuk minduta gelditzen dira eta horregaitik seinaleak ez dira giharretara heltzen. Ramos-ek neuroplastizitateari buruz hitz egiten du. Hau burmuinaren ezaugarri bat da. Batzuetan neuroloturekin batera, giharren mugimenduak berreskuratu daitezke. Txarto dagoen giharra behin eta berriz mugiarazten bada, giharra berriro mugitzera heldu daiteke. Horretarako, gaixoen buruan sensoreak jartzen dira.

Nire ustez, pena bat da zientzialariek eta ikertzaileek atzerrira joan behar izatea sarituak izateko, euskaldun ikertzaileek horretarako gaitasun asko baititugu.

Ander Ramos

Ander Ramos ikertzen

Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.