Tresna-barrara saltatu

“HULKI”: DINOSAUROEN ARTEAN IBILI ZEN

Berriemailea: Gorane Egia.

2003. urtean, Kataluniako Miguel Crusafont Paleontologia Unibertsitateko eta Bartzelonako Unibertsitateko ikertzaile talde batek krokodilo zahar baten espezie berri bat aurkitu zuten. Orain, ikerketa eta fosilak argitaratu dituzte.

Krokodilo honi “Alladaposuchus hulki”  izena ipini diote, Marveleko Hulk pertsonaiaren omenez. Horrela deitu dute, gorputz-adar txikiak izan arren, haietan indar handia zutelako. Kretazikoan bizi izan zen Pirineoetako azkeneko dinosaurioekin duela 69 milioi urte. Ikerketa honek esaten duenez, oso muskulatura indartsua zuen. Ikertzaileek Hulkiren hainbat gorputzeko atal lortu dituzte, esaterako: buruko hainbat zati, bizkarrezurra, gerria eta gorputz-adarrak. Belarri zabalak zituen, horregatik ikertzaileek uste dute entzumena oso garatua zuela.

Talde honetako krokodiloak mundoko primitiboenak izan ziren eta Iberiar penintsulakoak izan ohi ziren. Dinosauro honek lurreko ohituretara ohituta zegoen eta bidaia oso luzeak egiteko gai zen, Iberiar penintsulan antzina egon ziren ibaietatik zehar.

Asko gustatu zait Hulkiren berri hau, zeren eta oso interesgarria da eta asko gustatzen zaizkidalako antzinako dinosaurioei buruzko ikerketak eta informazioa.

Jatorrizko artikulua

th_b4ad7bd0e72f1f1901536d6d4f1312d8_cocobarna

“Alladaposuchus hulki” krokodiloa horrelakoa dela uste da.

 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.