Tresna-barrara saltatu

INTSEKTUEK NEW YORK GARBITZEN DUTE

Berriemailea: Germán Gómez

GURE HONDAKINAK JATEN DITUZTEN ANIMALIEK KALEAK ETA HIRIAK GARBITZEN LAGUNTZEN GAITUZTE.

Ikerketa batzuek adierazten dute armiarmek eta intsektu askok gure hondarrak jaten dituztela  NEW YORKen.

Intsektu hauek hondakin hauek jango ez balituzte, kaleetan multzokatuko lirateke eta azkenean, kalean deskonposatuko lirateke. ELSA YOUNGSTEADT ikerketa honen zuzendariak esaten du zonalde baten 950 kilo hondar kontsumi ditzaketeela urte batean, 60.000 saltxitxa ogitartekoek duten masaren baliokidea.

Ikerketa hau egiteko, MANHATTAN erabili zuten eredu. Sandy urakana igaro zen tokietan ikerketa hau  ere egin zen eta ez zegoen desberdintasunik leku batetik bestera.

Ikerketa honi esker, konturatu behar gara intsektuak ez direla txarrak eta kaleak garbitzen laguntzen gaituztela.

Zonalde bakoitzeko intsektu kopurua aztertu eta gero, animaliek zenbat kontsumitzen zuten kalkulatu ahal izan zuten. Leku batzuetan saltxitxa-ogitarteko batzuk jarri zituzten, beste batzuetan, patatak eta besteetan, gailetak. Denak zeuden kaxa batetan sartuta. Intsektuak eta armiarmak gai izan ziren kaxa barrura sartzeko, ez beste animalia handi (txoriak eta arratoiak) batzuek bezala.

Esperimentua berriro egin zuten baina kaxatik kanpo utzi zuten janaria, ikusteko zenbat jaten duen animalia bakoitzak.

Intsektuek eta armiarmek %32 jan zuten, harrigarria zen emaitza hori ikerketa egiten zuten pertsonentzat, jakinda %80 animalia guztiak batera jan zutela.

YOUNGESTAD-ek esaten du intsektuak eta armiarmak gailetak eta patatak nahiago dituztela, saltxitxa-ogitartekoa baino.

Nire ustez, ez ditugu intsektuak hil egin behar oso lagungarriak direlako.

Jatorrizko artikulua5cucarachas1

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.