Tresna-barrara saltatu

KAFEINAREN ERAGINA… ERLEAK TXORATUTA

Berriemailea: Ager Bilbao

Londres Ingalaterra (2015/10/15).- Kafeinak, erleengan eta gizakiengan menpekotasun maila bera daukala esan du aldizkari espezializatu batek.

Ingalaterrako zientzialari talde batek, esperimentu bat oraintsu egin du, eta landareek, erleak haien mende egoteko metodo bat garatu dutela esan dute.

Horretarako, zientzialariek, bi nutrizio ezberdin aurkeztu diete erleei. Batzuei, bere erlategitik distantzia batera, kafeinarekin prestatutako jaki bat aurkeztu diete. Besteei, bere erlategitik distantzia berdinera, kafeina gabeko jaki berdina.

Kafeinaz osatututako jakiak, erleak erakarri zituen, baina horretaz aparte, erleak erlategira iristerakoan, beste erleei aurkitutakoa dantzen bidez azaltzen saiatu ziren.

Kafeinaz osatutako jakia probatu ondoren, erleak denbora guztian zihoazen kafeinara eta nahiz eta kafeina bukatu, erleak hara joaten jarraitu zuten.

Ikerketa buruak esan zuen harrituta zegoela, kafeinak erleei egiten zien eragina dela eta, behin eta berriro etortzea eragiten zielako.

Talde bereko ikertzaile batek, landare mota batzuk, kafeina sortzeko gai direla esan du. Era honetara, landareak, erleak harengana joatea ziurtatzen du.

“Honek, intsektuak sortutako ezti kantitatea hondatu dezake”, esan du beste ikertzaile batek.

images

Erleak dantzatzen

Hurrengo ikerketa baten, erleek sortutako eztian kafeinarik geratzen den jakitea interesgarria izango zen. Nire ustea da, batzuetan guk ere kafeina hartzen dugula eztia jaterakoan.

 Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.