Tresna-barrara saltatu

KLIMA HOTZETAKO DINOSAURIO MOTA BAT AURKITU DA ALASKAN

Berriemailea: Paule Ziarreta

Alaskan, Estatu Batuetan, orain dela miloika urte mundu galdu bat ezkutatu da, klima hotzetan bizi izan zen dinosaurio mota bat. Jendeak dinosaurioetan pentsatzen duenean, uste du tenperatura beroetan bizi izan izan zirela. Kuukpikensis ugrunaaluk dinosaurioak eskema guztiak apurtu ditu. Herbiboroa zen, ahateen antzeko mokoa zeukan, eta elurra ezagutu zuen. Horrela dio Floridako Unibertsitateko Biologia irakaslea den Gregory Erickson-ek.

Aurkikuntza honek animalia hauen inguruan zegoen jakintza guztia iraultzen du. Ipar-poloko dinosaurio hauek klima gogorretara egokitu ziren. Gaur egun misterio bat da zelan bizi izan ahal ziren, bere bizitza egokituz muturreko klima hauetara. Galdera honen erantzuna ikerketa honen bigarren partea izango da. Ez dakite ezta nola bere barneko tenperatura erregulatzen zuten odol hotzetako animalia hauek, gaur egungo krokodiloaren antza zuten, baina tamaina erraldoikoak (9 metrokoak ziren).

Kuukpikensis ugrunaaluk (Antzinako herbiboroa esan nahi du) bizi izan zenean, Alaska zuhaitzez inguratuta zegoen, zeren momentu hartan lurraren tenperatura gaur egungoa baino beroagoa zen. Espezie berri honek, 5 eta 9 gradu arteko tenperaturak jasan zituen, Kretazikoan neguak askoz ahulagoak baitziren.

Teoria berri hau, “ACTA PALEONTOLOGICA POLONICA” paleontologia aldizkarian aurkeztua izan zen.

Nire iritziz, artikulu hau oso interesgarria da, zeren eta orain arte egindako ikerketa guztien arabera, dinosaurioak klima epeletan bizi ziren. Gainera, dinosaurio mota hau, Ipar-poloko espezie bat zen, hau da, ez zuen emigratu. Bestalde, oraindik inork ez daki zergatik desagertu ziren. Dakiten gauza bakarra, bat-batean hil zirela da.

Jatorrizko artikulua

image_3259_1e-Ugrunaaluk-kuukpikensis

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.