Tresna-barrara saltatu

LIZTOR ERRALDOI ETA BELDURGARRIAK TXINAN

Berriemailea: Maren Muriedas

Liztor erraldoiak gizakiak erasotzen ari dira Txinan .Lehen kasua Uztailean eman zen , eta  hortik hona 1600 zauritu eta 42 hildako egon dira .

Intsektu erasotzaile hau liztor erraldoi asiatikoa da (Vespa mandarinia). Oso handiak direnez , 4-5 cm ingurukoak (atzamar lodiaren tamainakoak ) pozoi asko eta kaltegarria dute .

Kasuak harridura handia sortu du, normalean liztor hauek ez gaituztelako gizakioi erasotzen, bakarrik beste erle eta intsektuei .

Adituek ere ez dakite ziur zergatik ematen diren hainbeste liztor eraso .Bi teoria aipatzen dituzte :

-Ugaltze-sasoian oldarkorragoak dira

-Liztor mota honen kopurua asko ugaritu da azken urte hauetan .

Azalpen argi bat bilatu artean , agintariak erlauntzak suntsitzen ari dira eta zaurituak sendatzen. Hiritarrek kontu handiarekin ibili beharko dute eta erle hauekin topo egiten ez sailatu .

Nire iritziz garrantzitsua da azalpen bat aurkitzea zergatik dauden gero eta erle gehiago. Izurrite bat ematen bada, elikadura-katean guztiengan izango du eragina. Kasu honetan, desoreka horrek guri erasotzea eragin du, baina  gauza okerragoak  ere gertatu daitezke, adibidez espezie batzuk desagertzea (intsektu txikiagoak edo beste erle klase batzuk).

20254.600x450

Liztor erraldoiak nolakoak diren

 

Jatorrizko artikulua 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.