LIZTOR ERRALDOIA

Berriemailea:  Maider Larrazabal

Liztor handi hauek Txinan kokatzen dira. Orain arte Shaanxi-n 42 hildako eta 1600 zauritu egon dira liztor hauen erasoengaitik.

LiZtor hau (Vespa mandarina), aurtengo uztailean aurkitu da eta adituek, ikusitako habi guztiak apurtu arren, erasoak ez dira sekula amaitu.

Liztor honen arazoetako bat, oso handia dela da (hatz lodi baten tamaina gutxi gorabehera) eta pozoi asko eduki dezake.

Beraz, liztor habia, oso handia da eta ehunka liztor eduki ditzake. Harraparia eta erasotzailea da eta badakigu, milioika erlauntzekin amaitu dutela.

Liztor mota honek, 4-5 zentimetro inguru izaten ditu. Asiako ekialde eta hego-ekaldean bizi da, Japonian bereziki oso ezaguna da. Afrikako erlearekin batera, intsektu pozoidun arriskutsuenetarikoa da.

Normalean ez dituzte pertsonak erasotzen. Ezagunak dira erleen erlauntzak hondatzen dituztelako.

Liztor hauek milaka kilometro egiten dituzte erlauntz bat aurkitu arte. Orduan beraiek daukaten substantzia bereizgarri bat askatzen dute eta haien kideek, usaindu eta hara joaten dira erlauntza hondatu eta bertan gelditzeko.descarga

Liztor hauek daukaten tamaina handiagatik erraz amaitzen dute erlauntz guztiekin. Hau horrela gertatu ez dadin, erleak oso erne egon behar dira eta babesteko erabiltzen duten defentsa mekanismoa, erlauntzaren tenperatura igotzea da, pixkanaka etsaia hil arte.

Gizakia erasotzearen teoria asko daude:

  1. Landaredi ugariaren handiagotzeak, liztor kantitatea igo du. Gainera, egindako tenperatura altuengatik urduriago daude. Neguan hotz handirik egiten ez badu, erregina ez da hilko, beraz, normalean baino habi gehiago egongo dira. (HUANG RANGYAOren teoria)
  2. Intsektu, armiarma nahiz txorien gutxiagotzearengatik gizakia erasotzea beste teoria bat da. (HUA BAOZHENen teoria)

Estalaldi garaia, udazkenean da (orain kokatzen garen urtaroan), beraz, liztorrak normalean baino oldarkorrago  egon daitezke.

Habiak, lurrazpian nahiz eraikinetan egon daitezke… Kimseyk adieraten du, kontuz ibili behar garela, beraien ziztadak erle afrikarrenak bezain arriskutsuak izan daitezkeelako.

20254.600x450

Liztor erraldoia

Alergia ez izan arren, arazo larriak izan ditzakezu. Gerta daiteke, egon diren heriotza asko, medikamendu eta tratamendu egokia ez jasotzeagatik izatea.

Nire ustez, kontuz ibili behar gara oso arriskutsuak izan daitezkeelako. Liztor hauek desagerrarazteko ez, baina kantitatea gutxitzeko egin ahal dugun edozer gauza egin behar dugu.

Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu