Tresna-barrara saltatu

LURRIKARAK

Berriemailea: Eneko Olea

ESANAHIA

Lurrikarak, sismoak, seismoak,… lurrazalaren egokitzeak dira, zati handien mugimenduek eraginda. Fenomeno naturalak dira; hau da, naturak sortutakoak. Fenomeno honek, gizakiengan ondorio larriak sortu ditzake; esate baterako, eraikinen erorketa, suteak, lur-jauziak, tsunamiak, …

Munduan egunero lurrikara asko gertatzen badira ere, gehienak magnitude edo indar gutxikoak dira. Hala ere, urtean, bi edo hiru aldiz gertatzen dira magnitude edo indar handiko lurrikarak, aldez aurretik jakin ezin ditugun ondorioekin.

terremotos-devastadores-california

Kaliforniako lurrikara bat.

MUGIMENDU SISMIKOAK

Lurrazaleko plakak tentsio pean daude. Elkarrekin topo egiten duten tokian (faila), tentsio handia dago eta batzuetan, indarrak, plaken arteko eustea gainditzen du. Hau gertatzen denean, plakak bortizki mugitzen dira. Mugimendu honek ondulazioak eragiten ditu eta energia itzela askatzen du. Prozesu honi mugimendu sismiko edo lurrikara deritzo.

Lurrikararen magnitudea Richter eskalarekin neurtzen da: 1etik 9.5eraino. Eskala hau XX. mendean asmatu zen, 1935. urtean hain zuzen ere.

Adibide hauek adieraziko ditut:

URTEA MAGNITUDEA

(Richter eskala)

TOKIA

 

HILDAKOAK
1960 9.5 Txile hegoaldea 5700
1964 9.4 Alaska 131
1933 8.9 Sanriku, Japonia 2.990
1906 8.9 Kolonbia 1.000
1950 8.7 India/Assam/Tibet 1.530
1897 8.7 Assam, Tibet 1.500
1906 8.6 Santiago/Valparaiso,Txile 20.000
1905 8.6 Kangra, India 19.000
1950 8.6 Assam, India 1.526
1899 8.6 YakutatBay, Alaska 2.349
1920 8.5 Kansu, Txina 180.000
1934 8.4 India/Nepal 10.700
1946 8.4 Tonankai, Japonia 1.330
1927 8.3 Xining, Txina 200.000
1939 8.3 Chillan, Txile 28.000
1976 8.2 Tangshan, Txina 240.000
1923 8.2 Kwanto, Yokohama, Japonia 143.000
1906 8.2 San Francisco, Kalifornia 700
1907 8.1 Asia erdialdea 12.000
1939 8.0 Ezrican, Turkia 23.000

IKERKETAK056-Terremoto-esquema

Lurrikarak ikertzen eta aztertzen duen zientzia sismologia da eta zientzialariei sismologoak deitzen zaie.

Txina, Japonia, Errusia eta Estatu Batuak dira gaur egun lurrikarak iragartzeko ikerketak bultzatzen dituzten
herrialdeak.

Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.