Tresna-barrara saltatu

MARTEKO UR LIKIDOA

Berriemailea: Ainhoa Maurolagoitia

Marteko uraren agerraldia orain dela gutxi izan da, baina zientifikoak liluratuta daude eta aurkikuntza hau asko ikertuko dute.

NASAko Espazio Agentziak dio Marten ur likidoa dagoela, gainera bertan ikusten diren lorratzak urez eginda daude. Horren berri NASAko zuzendariak eman du, Jim Greenek. Gainera, NASAkoek gogoratzen digute ura funtsezkoa dela bizitzeko eta horrek ondorioak ekarri ahal dituela.

Zientifiko batzuek diote, Marten, lur azpian, izugarrizko ur kantitatea egon daitekeela. Batzuk diote, antzinako sumendietako erupzioek egin zutela hori, baina ez dago ezer baieztatuta, zeren eta beste batzuek diotenez duela 4.500 milioi urte Marteko %19 ura zen. Hainbat azalpen daude Marteko ur likidoa nola azaldu den adierazteko.

Baina ez dakizuena da, Marteko ura ez dela izozten zeren eta urak hainbat gatz mineral ditu, eta horrek ura izoztea eragozten du.

Francis McCubbin ikerketaren zuzendariak dio, Marten Lurra planetaren azalean baino ur gehiago dagoela. Eta horrek esan nahi du, orain ura badago planetaren azalean, planeta sortu zenean askoz ere ur gehiago egongo zela.

Nire iritziz, ikerketa honekin jarraitu beharko zen oso interesgarria delako eta gainera etorkizunean baliagarria irudituko zaigu.

descarga

Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.