Tresna-barrara saltatu

MARTEKO URA MARTETARRENA DA

Berriemailea: Ane Urrutia

Marten ur likidoa egon daitekeela esaten dute. Horrekin lotuta, Marten bizidunak aurkitzeko aukera dagoela esaten dute bai zientzialariek bai kazetariek. Beraz, gizakiak martera bidaltzeko aukerak gero eta handiagoak dira.

Martera bidaltzeko oztopo handi bat gainditu behar da lehenengo. Oztopo hori ez da distantzia, dirua edo politikaren edo gizartearen babes eza, baizik eta martetarrei zor zaien errespetua. Lee Billings zientzialariak dioenez; “1967an esan zuten mundutik kanpo dauden beste mundu edo planetak kutsatzea debekatuta dagoela”.

Bestetik, Marten dauden bizidunak edo egon ahal diren bizidunak, bizitzeko leku apropos batzuk aurkitu dituztela diote NASAkoek eta leku horiek “babes bereziko lekuak” izendatu dituzte.

Kontuan izanda robot batean Ilargian bi urte eta erdiz biziraun zuten bakterio batzuk topatu zituztela, COSPARen jakinminak ez dirudi neurriz kanpokoa. Martera zeozer bidali aurretik, oso ondo esterilizatuta dagoela ziurtatu beharra dago; bestela bizidun bat topatuz gero, lurtarra izatea gertatu daiteke, eta ez martetar bat. Oraingoz, ez dago modurik bertara joateko. Badirudi urte asko pasatuko direla planeta gorria zapaldu arte, martetarren erruz.

Nire ustez, ur likido asko dago bertan eta ondo iruditzen zait planeta gorrira ez joatea. Izan ere, martetarrei errespetua eduki behar zaie eta hori robot batekin frogatu dezakegu, eta horrela ez dugu haien intimitatea arriskuan ipintzen.

Jatorrizko artikulua

Marteko arrasto ilunak_display

Marten dagoen ura

 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.