Tresna-barrara saltatu

MARTETARREN URA

Berriemailea: June Antoñana

Marten ur likidoa aurkitu izana zientzia-albiste bihurtu da. Zientzialariek eta kazetariek aipatu dute, Marten bizidunak aurki daitezkeela. Lehengo asmoa indartu da, gizakia Martera bidaltzeko ideia, zeren eta ura aurkitu dutenez badakite izaki bizidunak aurki daitezkeela, eta gizakiak bertan egoteko gai direla.

Oztopo handi bat gainditu behar dute lehenik eta behin: martetarrei zor zaien errespetua.

Lurretik kanpo dauden beste munduak kutsatzea debekatuta dago. Noski, gure mundua kutsatzeaz gain, ez dugu beste mundurik kutsatuko. Marte, bertan bizidunak hazteko leku aproposa dela aipatzen dute. Martera hau baieztatzeko ezer bidali baino lehen, beharrezkoa da jakitea ondo esterilizatuta dagoen, bestela, gerta daiteke mikroorganismo lurtar bat topatzea eta berez martetarra dela pentsatzea.

Oraingoz ez dago modurik gizakia bidaltzeko.

Ados nago martetarrak errespetatu behar direla, eta batez ere planeta ez dela kutsatu behar. Baina ziur nago etorkizunean Marte gizakientzako planeta izango dela, han biziko garela. Baina bertan gaudenean, espero dut planeta ez kutsatzea.

Marteko arrasto ilunak_display

Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.