Tresna-barrara saltatu

MINBIZIA

Berriemailea: Ainhoa Larrea

Minbizia haurren heriotzaren bigarren kausa da, istripua lehenengoa baita. Minbiziaren erruz nerabe eta haur asko hil egiten dira gaur egun. Haurren minbizia eta nagusien minbizia ez da berdina, horregatik gaur egungo zentzialariak lan eta lan ari dira ezaugarri guztiak jakiteko. Minbizia edozein urterekin agertu ahal zaizu eta hori txarragoa da. Baita amaren sabelean ere ager daiteke.

Umeen minbizia oraindik ere ez dakigu nondik edo zergatik agertzen den, baina, nagusiena berriz, tabakoarengatik edo alkohola edateagatik ateratzen da.

Haurren eta nagusien gaixotasuna desberdinak izaten dira, horregatik ezinbestekoa da ikerketa asko egitea. Garapen fasean dauden umeen tratamenduak kaltegarriak izan daitezke eta denbora luzerako ondorioak eduki ditzazke. Haurren minbiziaren ikerketak beste modu batera egiten lagundu behar diegu.

Gaixotasun honek, haurrengan, familiengan eta gizarte osoarengan duen eragina kaltegarria da, beraz, gorputza zaindu eta arretaz egon behar gara. Minbiziaren aurka tratamendu psikologikoak eta sozialak egin behar dira. Gaixotasunetik ateratzen diren haurren bizi-kalitate onena bermatzea da garrantzitsuena.

Haur batek minbizia hartzen duenean , berriak familia osoa kaltetzen du eta txarto pasatu egiten dute.

cancer-child

Ume bat ospitalean minbiziarekin.

Nire iritziz, minbiziak asko kaltetzen du jendea eta beste batzuei, ez zaie axola pertsona horiek eta ez da normala. Nire ustez denok horrela dauden pertsonak lagundu behar ditugu.

Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.