Tresna-barrara saltatu

NON DAGO MARTEKO URA?

Berriemailea: Maren Urrejola

NASA-ko zientzialari talde batek, Marten ur-korronteak daudela frogatu dezakeela dio. Palikir, Haley eta Horowivh kraterrak aztertu dituzte zehazki, planetako Hego Hemisferioan kokatuta daudenak. Ikerketa, CRISM-ekin egin da, mineralak identifikatzeko balio duen MRO zundako espektrometroarekin. Begi hutsean ikusita gakoa mantxa ilun batzuk dira, urteko sasoirik epelenean ikus daitezkeenak (0 azpitik 23 gradu daudenean) eta urteko denboraldi hotzean desagertzen direnak. CRISM-ak argazki horien bitartez hidratatutako gatzen presentzia detektatzea lortu du. Planeta Gorriak ur-korronte batzuk ditu, isurtzeari uzten diotenak klima hoztean (gatzak, ura likido mantentzen laguntzen du 0 azpitik 70 gradutara heltzen den arte). Ibilbide horiek batez ere lurrazpikoak izango ziren, nahiz eta atal bat lurrazalera irtengo litzateke, eta horrek marteko erliebean dauden lorratzetako batzuk azalduko lituzke, misio honetan eta besteetan ikusitakoak.

Jatorrizko Artikulua

marte

Marteko ura

 

 

 

2 comments

    • Urko Corzo on 2016-11-10 at 17:41
    • Reply

    Eta ur hori potablea da?

    1. Ur hori edangarria den edo ez jakiteko zientzialariek ikerketa gehiago egin beharko lituzkete.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.