Tresna-barrara saltatu

ODOLA AURKITU DUTE EULI BATEN FOSIL BATEAN

Berriemailea: Xabier Wigerfelt

Ikerketa baten bidez jakin dugu euliak munduan zeudela duela 46 milioi urte. Amerikako ikertzaile batzuek euli fosilizatu bat aurkitu dute, eta haren barruan odola zegoen, hauek Montanan aurkitu dute, Estatu Batuetan, Ipar Amerikan.

Euli honen azkenengo janaria ere detektatu dute, honen azkenengo janaria hemoa izan zen,  hau da, odolari kolore gorria ematen dion pigmentua.

Oso garrantzitsua izan da aurkipen hau, zeren jakin izan dute honen bitartez, molekula organikoak asko irauten dutela.

Duela 46 milioi urte inguru EOZENOAN, lurra oso esberdina zen, lasaia eta baketsua. Dinosauroen desagerpenarekin, lehen ugaztunak agertu ziren, narrastiak, arrainak… baina orain badakigu duela 46 milioi urte inguru, euliak bertan zeudela animaliei adarra jotzen.

Nire ustez oso aurkipen garrantsitsua izan da, ez bakarrik ikerlarientzako, baizik eta gizakientzako. Oso abantaila handiak ekar detzake aurkipen honek, orain dakigulako molekula organikoek denbora luzean iraun dezaketela.

Jatorrizko artikulua

descarga

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.