Tresna-barrara saltatu

PATATEN %17a KARTZINOGENOA?

Berriemailea: Jokin Zapirain

Espainiako ikerketa batek pataten %17ak osagai kartzinogeno bat duela frogatu du. Ideia hau ateratzeko, patatetan dagoen akrilamida deitutako substantzia natural batean oinarritu dira. Patatak frijitzerakoan lortzen da substantzia hau.

Bost patata poltsetatik, batek ditu substantzia kartzinogenoak. Akrilamida, era naturalean sortzen da azukreen eta aminoazidoen bidez, prozesu industrialetan. Patatak 120ºC baino gehiagoko tenperaturan egotean sortzen da. Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak, substantzia hau oso txarra izan ahal dela baieztatu du. ADNa kaltetu ahal du eta minbizia sortu ahal du.

images (1)images

Nola konpondu arazo hau?

Akrilamida maila hauen kontra borrokatzeko konponketa batzuk egingo dira frijitze prozesuan. Nahiz eta oraindik ez da arazo guztia konpondu, zientzialariak oso pozik daude beraien lanarekin, zeren eta %58ko murrizketa bat gertatu da azken hamarkadan.

Francisco Morales biokimikoak eta Marta Mesias farmakologoak 40 patata klasiko mota desberdin aztertu dituzte. Akrilamida kopuru handia dago, baina ez dago maila kezkagarririk.

Patata frijituen sektoreak akrilamida maila jaitsi ahal du, azukre gutxi eta aminoazido jakin batzuk dituen patatak erabiltzen,  pataten heldutasuna kontuan hartuz. Pataten frijitze eran aldaketak egiteak ere balio du.

Francisco Moralesek pentsatzen du egokia izan ahal den hezkuntza kanpainarekin, oso denbota gutxian minbizi kasuak jaistera heldu ahal garela.

Nire ustez, akrilamidaren kontua laster amaituko da eta patata frijituak ez dira arrisku bat izango. Egin diren abantail guztiekin laster amaituko da.

Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.