Tresna-barrara saltatu

UHOLDEAK KALTE TINDUFEN

Berriemailea: Ierai Madariaga

Auserd, Aaiun eta Dakhlako wilayatan izan dira kalte handienak. Saharako Ilargi gorriak larrialdiko deia egin du errefuxiatu guneetan bizi diren sahararrak laguntzeko.

ierai

Asteburuan izandako euriteek eta haize boladek, kalte material ugari eragin dituzte errefuxiatuen kanpalekuetan. Tindufen, Aljerian (Afrikan). Gainera beraien etxeak eta etxeko tresnak ere galdu dituzte. Dakhlan, berriz, euri asko egin zuen atzo, eta han kalte handiak egin ditu urak. Eraikinak, gizarte zentroak eta etxebizitzak ere suntsitu edo bota dituzte.

Saharako jendeak 40 urte daramatzate han errefuxiatuta, basamortu idorrean. Marokok Mendebaldeko Saharan sartzean, han errefuxiatu ziren. Saharako Ilargi gorriak, bide beretik, premiazko batzordea osatu nahian daude errefuxiatu tokietan, nazioarteko gobernuz kanpoko organismoarekin batera. Nazioarteari, berriz, urgentziako laguntza eskatzen ari dira.

Niri oso garrantzitsua iruditu zait, beste hiri bateko uholdeak daudenean haiei laguntzea.

Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.