Tresna-barrara saltatu

ZER GERTATUKO LITZATEKE ZULO BELTZ BATERA ERORIKO BAGINA?

Berriemailea: Ekaitz Larrabeiti

ZULOBELTZA

Seguru noizbait, hauxe galdetu diozuela zeuen buruari: Zer gertatuko litzateke objektu bat zulo beltz batera jausiko balitz? Erantzuna oso sinplea da: bizirik badago, hil egingo da, eta beste edozer gauza, momentuan desintegratu egingo litzateke. Gizaki bat lurretik atera eta argi-urteak bidaiatuko balitu eta zulo beltz baten grabitazio-indarraren erradiora helduko balitz, hil egingo litzateke.

Eta nolakoa izango zen sentsazio hori? Galdera hori ez da sinplea, baina, amaieran azalduko dut.

Galdera horri erantzun aurretik, zulo beltzak nolakoak diren azalduko dut. Zer da? Nola sortzen da? Galdera zailak dira, baina zientziak, erantzunak ditu.

Ezaugarri nagusia: Zulo beltz batek hain grabitazio erakarpen handia du, argia xurgatu egiten duela.

Zulo beltz batek ez du argia islatzen, eta horren ondorioz, ezin dugu begi bistaz ikusi, teleskopio oso handi eta sofistikatuak behar dira non dauden jakiteko.

Zulo beltz baten indarra, izar bat hiltzen denean sortzen delako gertatzen da. Izar horrek osatzen zuen materia, konprimitu egiten da eta  dentsitate oso handiko masa batean geratzen da, eta horrek grabitate-indarra eragiten du.

Orain testuaren hasierako galderak erantzungo ditut.

Bi teoria daude:

1. Espagetizazioa: Zulo beltzera hurbildu ahala, zure gorputza luzatu eta kiribilduko litzateke, hots, “espagetizatzen” hasiko litzateke, desintegratu arte.

2. Desintegrazioa momentuan: Zulo beltzera sartzerakoan, zulo beltzera sartzen ari den materia guztia zure gainera jausi eta zanpatuta hil egingo zinateke.

Nire ustez, zulo beltzak ikertzen dituzten zientzialariek gogorrago egin beharko lukete lan, zulo beltzak ez direlako oraindik ondo ezagutzen.

Jatorrizko artikulua

Como-moririas-si-cayeras-dentro-de-un-agujero-negro-002

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.