Tresna-barrara saltatu

ZER NAHIAGO DUZU LEHENAGO: BERRI ONA EDO TXARRA?

Berriemailea: Uxue Izagirre

Denok entzun dugu noizbait galdera hau, eta Angela Legg-ek Kaliforniako Unibertsitateko (Estatu Batuak) doktoretza ikaslea psikologian, arazoari ikuspuntu zientifiko bat eman nahi zion.UXUE

Egoera horretan nor zaren kontuan hartuta, galderaren erantzuna aldatu egiten da: berriak jasoko dituena (hartzailea) edo berriak emango dituena (transmisorea edo igorlea).

  • HARTZAILEA:

Ikerketaren arabera, hartzaileen %75 baino gehiago nahiago dute berri txarrak lehenengo ezagutu.<<Berri txarrak izango dituztela jakinez gero, lehenbailehen jakin nahi dituzte>> azaltzen digu ikertzaileak. Horrela berri onek <<Ahoan zapore ona uzten diete>>

  • IGORLEAUXUE 2

Berriak ematen dituztenen %65-%75-ak, berriz, lehenengo onak esatea nahiago dute.<<Kezkaturik egoten dira; inori ez zaio gustatzen berri txarrak ematea eta ez dute ulertzen berri txarrak entzuteari itxarotea urduri jartzen duela hartzailea>>. Berri onak kontatzea estrategia ona izan daiteke, helburua, portaeraz aldatzea bada.

Nire ustez, nahiago dut berri txarrak esatea lehenengo, albiste hau irakurri ondoren uste dudalako tentsio handia kenduko niokeela hartzaileari eta  berria jaso beharko banu ere, txarra lehenago jakin nahiko nuke, bestela, onari ez nioke atentzio handirik emango eta txarrari garrantzi gehiegi  emango nioke.

Jatorrizko artikulua

 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.