Tresna-barrara saltatu

ZIENTZIALARIAK GORPUTZ ADARRAK BIRSORTU AHAL IZANGO DITUZTE MUSKERREN GENETIKAN KONFIANTZA EDUKIZ

Berriemailea: Oier Gento

Arizonako unibertsitate batean muskerrak aztertzen hasi dira etorkizunean gorputz adarrik gabeko pertsonei gorputz adar horiek birsortu ahal izateko.

Horretarako Anolis carolinensis muskerra aztertu da. Animalia honek kartilagoz egindako buztan bat birsortu dezake gutxi gorabehera 3 hilabetetan eta gure ADN-a eta muskerrena konbinatuz, gu ere hori egitea lortzea nahi dute.

lagarto-960x623

Kenro Kusumi irakasleak dioenez, etorkizunean hau egiteko gai izango dira eta horrela jende asko lagunduko dute.

Azterketa hau bakarrik muskerrekin egin daiteke bere ADN-a berezia baita. Azterketa hau erabilia izan da jada, baina ez pertsonekin. Aurrerago muskerren ADN-a hobeto ulertzen dutenean, pertsonekin esperimentuak egiten hasiko dira.

Nire ustez, hau oso interesgarria da eta pertsona askori bizitza normala berriro eraman ahal izateko laguntza eskainiko die, gainera hau pauso izugarri handia izango da medikuntzan.

Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.