“UNION OF CONCERNED SCIENTISTS” (UCS) ELKARTEAREN WEB ORRIALDEKO SALAKETA BATEN AZALPENA ETA IRUZKINA

Union of Concerned Scientists (UCS)-ren web orrialdea arakatu dut eta bertan topatu dudan txosten, salaketa edo artikulu baten hautua egin dut. Jarraian txosten, salaketa edo artikulu horren nondik norakoak azalduko ditut.

Artikulu honen izenburuan Estatu Batuetako lehendakarigaiei arma nuklearren inguruan galdera bat plazaratzen zaie, ea eurek gai honen aurrean zein jarrera hartzen duten hain zuzen ere.

New Hampshire-ko unibertsitateak buruturiko inkesta baten emaitzek, helduen %80ak, euren jarrera politikoa aintzat hartu gabe, lehendakarigaiek arma nuklearren inguruan duten iritzia eztabaidatzeak duen garrantzia azpimarratu dute.

Txosten hau sinatutakoek, 2020ko lehendakarigaiek arma nuklearrek ekar ditzaketen arriskuen murrizketa lehentasun nagusienen artean izan beharko luketeela adostu eta nabarmendu dute. Lehendakarigai hauek euren plangintzak egiterako orduan, gai hau aintzat hartu beharko luketeela ere azpimarratu dute.

Gaur egun Lurra planetan 9.000 arma nuklear daude. Errusia eta Estatu Batua %90 baino gehiagoren jabe dira. Arma nuklear hauek, Estatu Batuak Bigarren Guda Mundialean Japonian jaurti zuen bonba atomikoak baino indar askoz suntsitzaileagoa dute. Munduko edozein tokitan, arma nuklearren erabilerak, gizakiarengan, ingurugiroarengan eta ekonomiarengan sekulado ondorioak izan ditzake.

Gaur egun Estatu Batuak guda nuklear bat hasteko abagunea du. Estatu Batuak milaka arma nuklear gordetzen ditu larrialde egoera baten aurrean prest egoteko, eraso faltsu baten abisuaren aurrean, erantzun gisa okerreko jaurtiketen arriskua areagotuz.

Politika hau Guda Hotza gertatu zenetik indarrean dago, eta hau dela eta, Estatu Batuetan egon beharko zena baino askoz ere segurtasun gutxiago dago. Lehendakarigaiek herritarrei haien planen inguruko informazioa helarazi beharko liekete, beti ere plan hauek arriskua murrizteko asmoz Estatu Batuetako politika aldatzeko nahia izanez gero.

Gainera, Estatu Batuak txosten honek aurkezten duen ildotik jarraitu beharrean, aurkako norabidea hartzea erabaki du. Arma nuklearren kontrolak pasatzeko asmoz adostutako akordioak alde batera utzi ditu eta horrez gain, hurrengo hamarkadetarako euren arma nuklearrak eguneratzeko diru-kantitate jakin bat bideratzeko asmoa du.

Gizadiak bi mehatxuren aurrean erantzun behar duela dio txostenak; batetik, klima aldaketa, eta bestetik, arma nuklearrak.

Beraz, txostenak Estatu Batuetan ekintza ausartak eta lidergoa erakusteko momentua iritsi dela aldarrikatzen du. Ezin dugu etorkizuneko belaunaldiek arazo hauen konponbidea aurki dezaten itxaron. Gure seme-alabak eta gure bilobak aintzakotzat hartzen gaituzte.

 

Txosten honetan esandakoa irakurri ostean, UCS elkartearen lan egiteko era eta ikuspuntua zein den argi geratzen da. UCS elkartea zientzialari talde batek osatzen du. Zientzialari talde honek zientzia, komunikaziorako eta desinformazioari aurre egiteko erabili behar dela sustatzen du. Horretarako, munduarengan eragin handiena duten zientzia gaien inguruko ikerketa bultzatzen du; herritarrekin, hedabideekin eta erabakia hartzeko ardura dutenekin komunikazioa eraginkorra izan dadin. UCS elkartearen helburu nagusienetako bat mundu seguruago eta ingurune osasuntsuago baten lorpena da. UCSek ikerketa zientifiko independentea sustatzeaz gain, herritarren ekintzailetza ere bultzatzen du, konponbide praktiko berritzaileak garatzeko eta boterea dutenengan aldaketak eragiteko asmoz. Eta hau, txosten hau azaletik irakurtzearekin soilik uler daitekeen mezua da.

Horrelako zientzia taldeen helburua eztabaida sortzea da, hots, herritarrengan parte-hartzea piztea. Ea horrela, guztion artean, mundua ingurune hobe batean bilaka dezakegun.

 

  

 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.