“OÍR” ETA “ESCUCHAR”

Euskaraz bi aditz hauetarako itzulpena berbera den arren, gaztelaniaz “oír” eta “escuchar” aditzek esanahi desberdina dute. Zein da bi aditz horien arteko desberdintasuna? Zein organok parte hartzen dute bietan? Belarriak eta garunak? Garunak soinu guztiak modu berean interpretatzera eramaten al gaitu? Ala soinu berberak eragin desberdina izan dezake? Eta belarriak jasotako guztia prozesatzen al da?

“Oír” aditza soinua hartzea eta entzumenaren organotik garunera soinuaren iritsiera zuzena da, hau da, garunera soinuak egiten duen bidaia azken finean. “Escuchar” aditza, aldiz, soinu jakin batean bidaltzen den mezua era zuzen batean deskodetzean eta moduren batean interpretatzean datza. Soinudun estimuluak deskodetzeko, informazioa edo mezua nerbio-sistema zentralera garraiatua izan behar da.

“Escuchar” aditz honek dakarren ekintza borondatezkoa da eta subjektuaren partez, entzuteko intentzioa izateko konpromisoa dakar. “Oír” aditzak dakarren ekintza, aldiz, ez-borondatezkoa da. Horregatik, nahi gabe egin daitekeena da. Beraz, “escuchar” aditzak dakarren ekintza aktiboa da, eta “oír” aditzak dakarrena, ordea, pasiboa. Horregatik, entzuteari (“escuchar”) nahi dugunean utz diezaiokegu.

Gaztelaniaz esaten den bezala “oímos, pero no escuchamos” askotan. Soinua belarritik garunera zuzenki irits daiteke, baina garunean soinuaren mezua era egoki batean ez deskodetzea edo ez interpretatzea jazo daiteke. Egunerokotasunean askotan gertatzen den fenomeno bat da.

Honek guztiak, iristen zaigun soinudun informazio guztia ez dugula prozesatzen argi uzten du. Informazio-kantitate handia iristen zaigunez, garunak soilik garrantzitsuena eta aipagarriena hartzen du eta gainontzeko guztia, beharrezkoa izanez gero, garunak nahi duen bezala betetzen du. Beraz, era baztertzaile batean entzuten dugula esan daiteke.

Bestalde, indibiduo bakoitzak soinudun input berbera modu desberdin batean interpreta dezake, hau da, errealitatean, indibiduo bakoitzak input berbera era desberdin batean hauteman dezake, entzutezko patologiak aintzat hartu gabe noski. Zer dela eta? Nahiz eta errealitate berbera izan, gure garunak errealitate desberdin bat aurkezten digu, hots, gure prozesamendu-guneak ziria sartzen digu. Gure garuna ez da perfektua eta gure garunak eragin ditzakeen mota desberdinetako berariazko manipulazioen menpe gaude. Gure garunak ilusioak eragiten ditu. Baina, garuna bakarrik al da horren arduraduna? Pertzepzioa ez da garunaren kontua bakarrik, garunaren eta estimulua jasotzen duen organoaren arteko lankidetzarena baizik. Soinuaren hotsak ere parte hartzen du horretan, hotsak gure pertzepzioa zeharo alda baitezake. Pertzepzioa subjektiboa da eta batzuetan gure garunak eraikitakoa errealitatearekin ez dator bat. Gure zentzumen guztiak garuneko interpretazioetara lotuak daude, era askotako akatsei kateatuta.

Nola manipulatzen gaitu garunak ordea? Adibide ugari daude. Gure garunak existitzen ez diren doinuak transmititzeko gaitasuna du, doinu horien diseinuaren barnean garunak erauztearaztea balego bezala. Beste batzuetan, soinu batzuek alegiazko eszena batean erabateko murgiltzea gertatzea eragiten dute. Jasotako soinuen analisia dela eta, garunak sentitzen ari garen zeozer izango balitz bezala interpretatzea eragiten du eta. Soinudun input berbera modu desberdin batean interpretatzeaz gain, input berberak ere emozionalki era desberdin batean eragin gaitzake.

Garunak interpretazio desberdinak eragin ditzakeenez, soinu berberaren informazioa mila modu desberdinetara jasoa izan daiteke. Beraz, nahiz eta soinudun input-ak mezu jakin bat izan, garuna dela medio, interpretazio desberdinak gerta daitezke. Soinuen doinuak eta tonuak ere honetan zeresana du. Doinu edo tonu jakin batek interpretazio zehatz bat eragin dezake eta honek gure emozioak azalera eta azelera ditzake. Pertzepzio kontua azken finean. Zentzumenak, kasu honetan entzumenak, eta garunak pertzepzio jakin batera eraman gaitzake. Beraz, fida al gaitezke guztiz gure garunaz? 

Robert Zatorrek dioen modura, interpretazio hauek guztiak nola gertatzen diren ikertuz gero, garunaren funtzionamendu orokorra hobeto uler dezakegulakoan nago. Hau guztia, nola ez, musikari esker lor daiteke. Beraz, jarrai dezagun musika erabiltzen garunaren funtzionamenduari buruz informazio gehiago eskuratzeko.

 

1 comment

    • Margarita Lorenzo de Reizabal on 2021-01-11 at 20:31
    • Reply

    Kaixo Axier! Estupenda reflexión en relación a los dos tópicos de esta primera tarea. Bien redactado y estructurado. El contenido está muy bien presentado y es bastante completo. Quizás faltaría en tu relato tener en cuenta que el contexto cultural modifica las percepciones de nuestros sentidos. También el conocimiento técnico musical, por ejemplo, modifica sustancialmente la manera en la que interpretamos los inputs sonoros. Bueno, es un tema que da para verlo desde muchas perspectivas.
    Agradezco mucho las ilustraciones en una asignatura en la que perseguimos competencias en comunicación y divulgación.

    Buen trabajo!!

    Ya tienes tu primer punto!
    Margarita

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.