Tresna-barrara saltatu

Category: Berria

Erleak jaten dituen Txinako liztor bat aurkitu dute Irunen

Berriemailea: Elene Bilbao Larrabe. Neiker-Teknaliako ikerlariek Vespa Velutina Nigritorax liztorra aurkitu dute Irunen. Asiatik etorritako liztorra da (Txinatik). Liztor hau, Europara heldu zen, 2004ean Bordeleko portutik etorritako kontainer handi batean. Espezie inbaditzaile honek erleak jaten ditu eta horregatik Europako erleak arriskuan daude. Liztor maltzur hauek, Frantzia erdia kolonizatu dute lau urte ingurutan. Gipuzkoako erlezainek informatu …

Continue reading

Beso artifizialak

Berriemailea: Arene Hormaza Aldizkari honetan argitaratuko informazioaren arabera, esan dezakegu, beso artifizialak aurreratu egin direla. Ikerketa bakoitzak alderdi bat garatu du. Besoa askatasun handiagoz kontrolatzea, batak, eta eskuetako ukimenaren antzeko sentsazioak izatea, bestea. Lehenengo ikerketan, besoa besondoko hezurrari, muskuluari eta nerbioei konektatu diete. Protesi hau, pertsonaren eskeletuarekin batera mugitzen da. Honen ondorioz, mugimenduak modu naturalagoan egiten …

Continue reading

BIG BANG-EN TEORIA BERRIRO ITZULI DA.

Berriemailea : Maider Sancho   Big Bang-en teoria Unibertsoa nola sortu zen ikertzen laguntzen digun iritzi edo hipotesi bat da. Teoriak, unibertsoak leherketa bat jasan zuela eta horrela unibertsoa zabaldu zela dio. 2014ko martxoaren 17an, Harvard-Smithsonian Center for Astrophysics-eko astronomo batzuek , grabitate-uhinak desagertu egin zirela esan zuten eta horrek leherketa bat egon ahal zela …

Continue reading

ILARGIKO LEHENENGO BASEA

Berriemailea: Álvaro Álvarez. Ilargiko basearen eraikuntza martxan dago. Bai NASA-ko  zientzialariek  bai ESA-koek (Europar Espazial Agentzia) aldi berean ideia bera eduki dute: ilargian base bat antolatzea 3D-en inprimatuta. Bi proiektuak antzekoak dira, baina NASA-koa asmo handikoa da. Horretarako erabaki dute robot erraldoi bat eta 3D-en inprimatutako blokeak erabiltzea, ilargiko lehenengo basea eraikitzeko. Bloke hauekin burbuila …

Continue reading

BEROTZE GLOBALA

Berriemailea: Berart Gartzia Gezuraga Kausak Lurraren klima oso konplexuak diren atmosfera, itsaso, lur masa eta organismo bizidun guztien arteko elkarrekintzen emaitza da. Elementu guzti hauek eguzkiaren beroketa jasaten dute egunero. Karbono-dioxidoak, nitrogeno-oxidoak eta metanoak, berotegi natural baten moduan jokatzen dute, bizia mantentzeko behar den bero kantitate zehatza mantenduz atmosferatik behera. Azken 150 urteetan, gas hauen …

Continue reading

Kohete bat lehertu da jaurti eta gutxira

Berriemailea: Olaia Garcia Kohete bat jaurti egin dute eta sei segundora eztanda egin du. NASAren instalazioetan gertatu da. Oraindik ez dago argi zergatik gertatu den. Kohetea Orbital Sciences corporation enpresa pribatuarena zen. Koheteak hainbat esperimentu eta Cygnus Orbital Sciences kapsula zeramatzan, azkenengo hau tripulatzaileak hornitzeko. NASAk nazioarteko Estazioaren garraioak egiteko kontratatutako bi enpresa pribatutako bat …

Continue reading

GOOGLE GLASSEKIKO MENPEKOTASUNA

Berriemailea: Maialen Garay Estatubatuar ikertzaile batzuek, lehen aldiz, internetekiko menpekotasuna eragiten duen gaixotasuna aurkitu dute. Betaurreko hauek, beste gauza batzuen artean, mugikorreko jakinarazpenak ikusteko, bideoak grabatzeko, argazkiak ateratzeko eta telefono deiak egiteko gai da. Gaixoa, 31 urteko militarra da eta Estatu Batuetako marinako substantzien gehiegizko erabileraren inguruko programa batean parte hartzea erabaki zuen, alkoholismoa tratatzeko. …

Continue reading

GOOGLE-K GIDARIRIK GABEKO KOTXEAK SORTUKO DITU

Berriemailea: Elene Bilbao Ortiz de Urbina Ba al dakizu kotxea gidatzen? Hemendik aurrera, kotxe bat gidatzen ez jakitea, ez da arazo bat izango leku batetik bestera mugitzeko, google-k bakarrik dabiltzan autoak egingo dituelako. Kotxe hauek, ez dute ez bolanterik, ezta pedalik ere izango. Aurrera joateko botoi bat izango dute eta kotxea gelditzeko beste bat. Kotxe …

Continue reading

PAZIFIKOKO ZABOR UHARTEA

Berriemailea: Igotz Iturregi 1997an, Charles Moor ozeanografoak ustekabean topatu zuen kontinente berria Ozeano Barean. Moor-ek eta bere tripulazioak, belaontzi-lasterketa batetik bueltan ibilbide ezezaguna hartzea erabaki zuten. Marinel gehienek, ozeanoko zonalde hura saihestu egiten zuten, haize gutxi zegoelako. Moor eta bereak handik pasatu zirenean, Hawaitik 1.000km-tara (iparralderantz) beste kontinente baten tamainako zabor uharte bat topatu zuten. …

Continue reading

EUROPAN SARTUTAKO BIRUSA…EBOLA!

Berriemailea: Naroa Uriarte Birusari ebola izena jarri zioten zeren eta mapa bat zegoelako horman itsatsita eta taldeko nagusiak ikusi zuen errekarik hurbilena ebola zela. Baina egunak pasatuz eta pasatuz konturatu ziren alderantziz ikusi zutela mapa eta errekarik hurbilena ez zela ebola, baina ezin zuten ezer egin izen hori munduan zehar joan zelako transmititzen. Ebolak bortitz …

Continue reading