Tresna-barrara saltatu

Category: 2014/2015 IKASTURTEA

HASIERA PROBARAKO ERREPASOA

Kaixo!!!! Gaur matematikako ariketa batzuk eta web orrialde bat txertatu dizkizuet. Lehenengo lau multzoen (zenbaki arruntak, zatigarritasuna, berreketak eta zatikiak) ariketak koadernoetan egin itzazue eta erantzunak blogaren bidez bidali ditzazkezue. Iristen zaizkidanean argitaratuko ditut, erantzun bakoitzari dagokion zuzenketarekin. Azkenengo multzoari (geometria) dagokionez, geometria hitzaren gainean klikatuz gero, anaya argitaletxearen web orri batera helduko zarete. Bertan …

Continue reading

Argazki bitxia

Hara non topatu duen arrantzale honek zuhaitzetako igel berde bat….

BERRIA

Kaixo!!!   Hona hemen egin behar duzuenaren eredu bat. Eredua erderaz egon arren, eredua bera baliogarria izango zaizuelakoan nago. Honelako berri bat egiteko, hona hemen esteka interesgarri batzuk.

Ebaluaketa bakoitzean egin beharrekoa

Kaixo!!!! Sarrera honetan ebaluaketa bakoitzean Natur Zientzietako ikasgaian egin beharrekoa aurkeztuko dizuet. Zientziarekin erlazionaturiko berri bat klaseko gainontzekoei aurkeztu beharko diguzue. Berria edozein hedabideetan irakurritakoa izan daiteke, bai egunkariren batean bai aldizkariren batean. Berria irakurri ostean, zuen hitzekin zeuen erara kontatuko diguzue eta berriaren laburpena egin ondoren, zuen iritzi pertsonala plazaratuko duzue. Honen guztiaren bukaeran, …

Continue reading

SARRERA

Kaixo!!   Hona hemen sarean topatu dudan bideo interesgarri bat, ikasturtea gogotsu has dezazuen.      

Aurkezpena

Kaixo!! Nire izena Axier da eta blog honen bitartez, ikasturte honetan Natur Zientzietako eta Matematikako edukiak landuko ditugu. Sarrera desberdinak gehitzen ditudan heinean, zuen lana sarreretan eskatutakoa betetzea izango da. Zuen parte-hartzea berebizikoa izango da. Ea horrela guztion artean zientzietako ikasgaiak dibertigarriagoak bilakatzen ditugun. Hurrena arte.