Tresna-barrara saltatu

Category: Berria

“Homo naledi” izeneko australopitekus eta lehenengo homo-en artean kokatzen den arbaso batek, pertsonak bezala erabiltzen zituen oinak eta eskuak

Berriemailea: Anton Muniozguren Pasa den urteko irailaren 11an, espezie berri bat aurkitu zen: Homo naledi. Azkenengo australopitekusen eta lehenengo Homo-en artean existitu zela diote zientzialariek. Rising Star kobazuloan aurkitu zuten, Johanesburgo-tik 50 km-tara. Gutxi gorabehera 15 Homo naledi-ren 1500 hezur agertu dira, nahiz eta oraindik aztarnategiaren zati txiki bat besterik ez den ikertu. Aurkitutako hezurrekin …

Continue reading

ANIMALIA TXIKIAK EGIN DEZAKETENA

Berriemailea: Marcela Ruiz Urrutia “Organismo oso txikien taldeak, uretako tximinoa adibidez, talde handietan badoaz, itsasoko korronteei eragin diezaiekete. Adibidez, planktona masa handietan mugitzen da itsasoan zehar eta urak nahastu ahal ditu.” esaten du Jonh Dabiri-k. Korronteak beroa eta gatza mugitzen dute eta orain zientzialariek pentsatzen dute animaliek taldeetan mungimendu handiak egitean, korronteari eragiten diola. Krilla …

Continue reading

GURE SISTEMAREN BIKIA AURKITU DUTE

Berriemailea: Xabier Aurrrekoetxea Astronomoak  gure biki estelarra aurkitu dute: gure sistemaren oso antzekoa den sistema planetario bat. Sistema GJ676A deitzen da eta beraien izar nagusitik gertu dauden bi planeta harritsu dira. Bi gasezko planeta urrunago daude orbitatzen. Gurearen antzeko orbita da, baina zabalagoa. Lehen aipatutakoa sistemako planetarik txikiena Lurra baino lau aldiz handiagoa da, handiena, …

Continue reading

MARTEKO UR LIKIDOA

Berriemailea: Ainhoa Maurolagoitia Marteko uraren agerraldia orain dela gutxi izan da, baina zientifikoak liluratuta daude eta aurkikuntza hau asko ikertuko dute. NASAko Espazio Agentziak dio Marten ur likidoa dagoela, gainera bertan ikusten diren lorratzak urez eginda daude. Horren berri NASAko zuzendariak eman du, Jim Greenek. Gainera, NASAkoek gogoratzen digute ura funtsezkoa dela bizitzeko eta horrek …

Continue reading

ILEA ETA ILE-GALERARI BURUZKO DATU INTERESGARRI BATZUK

Berriemailea: Txaber Zarate Altonaga  Ile bakoitza hazkunde fase batetik igarotzen da, jarraian hazkundea gelditu egiten da, eta ondoren ilea jausten da. Falakrofobia, burusoil geratzeari beldurra edukitzea da. Denok, 50 eta 100 ile bitarte galtzen ditugu modu naturalean egunero, beraien bi eta sei urte bitarteko “bizitza” igaro ondoren. Inkesta baten arabera, 1.500 gizonetatik, %35-ak ile-galerari beldurra …

Continue reading

EBOLA

Berriemailea: Leire Bilbao Legarreta Ebola gaixotasun birikoa da. Kutsakorra da eta jatorri birikoa du. Ebola birusak sortzen du. Gizakiei eta primateei eragiten die. Gizakietan emandako kasuen lehen adibideak 1976. urtean agertu ziren. Gaixotasun honen heriotza-tasak altuak dira, kutsatuen %50 eta %90 artean hiltzen baitira. 1976. urtetik aurrera epidemia handiak sortu dira, gehien bat Afrikan. Gaixotasun …

Continue reading

MUNDUKO PINGUINORIK HANDIENA

Berriemailea: Jone Ibarrondo Busturia Argentinako paleontologo batzuek Antartikan fosilak aurkitu dituzte. Bi metroko altuera eta 34 milioi urteko adina duten aztarnak dira. Orain arte aukitu den handiena. Carolina Acosta paleontologak, La Plata Museoaren ikertzaileak azaldu duenez, burutu dituzten kalkuluen arabera orain arte ezagutzen den pinguinorik handiena da, altuera eta gorputzaren masa kontuan hartuz. Marcelo Reguerok, …

Continue reading

HARRIET SMITH

Berriemailea: Leire Urrutikoetxea Harriet Smith 31 kiloko pisua eta 1,75 metroko altuera zuenean, hiltzeko zorian egon zen. Hogeitasei urteko neska honek anorexia sufritzen zuen. Hamabi urte baino gehiago behar izan zuen gaixotasun hau gainditzeko. Istorio honek arazo bereko beste nerabe batzuei laguntzeko balio izango du. Bere familiaren eta medikuen laguntzaz, 61 kilotan jartzea lortu zuen …

Continue reading

“PELUTXERIK” POZOITSUENA

Berriemailea: Ane Perea “Pelutxe” hau, ilez estalitako benetazko beldar bat da. Orain dela ez asko Estatu Batuetako toki batzuetan aurkitu dute, zenbait arazo sortu dituelarik. Ile mantu horren azpian, pozoitsuak diren arantz zorrotzak aurkitzen dira. Beldarra laztantzean edo ikutzean, arantz horiek azalean sartu eta min handia eragiten dute. Beldar hori ikutu duen jendeak dio, minak …

Continue reading

KOKO GORILA

Berriemailea: Kepa Armendariz Koko, gorila eme bat da eta oso famatua egin zen 1980. hamarkadan, keinuekin hitz egiten ikasi egin zuenean. Gaur egun Kokok 44 urte ditu eta bere urtebetetzea denez, sei katuetatik bi aukeratzen utzi diote. Kokok kasu asko egiten die haren katuei. Koko, ama izan zen eta beraren umea hil egin zenean oso …

Continue reading