Tresna-barrara saltatu

ZINEMATIKA SIMULAZIOAK

Klikatu honako kontzeptu hauetan eta bertako simulazioak egin itzazu:

 

HIGIDURA-LABORATEGIA I

HIGIDURA-LABORATEGIA II

HIGIDURA-LABORATEGIA III

 

Zer iruditu zaizkizu? Baliagarriak izan al dira zure ikas-prozesuan?

ZINEMATIKA

Kaixo!!!

Hona hemen bakarlanerako, zinematika atalaren errepasorako, ondo etorriko zaizuen eskematxo bat.

 

MADARIAGA DORRETXERA IRTEERA

Kaixo!!! Datorren astelehenean, urriak 6, Madariaga dorretxera irteera dugu. Kasu honetan landuko duguna BIODIBERTSITATEA ETA PADURA izango da. Irteera egin aurretik, horren inguruan hitz egiteko klaseko ordu bat erabiliko dugu.

Lehendabizi bideo hau bistaratuko dugu eta jarraian, bideoan landutako kontzeptu pare baten inguruan eztabaidatuko dugu:

ZER DA BIODIBERTSITATEA?

  1. Definitu zure hitzekin biodibertsitatea?
  2.  Zer 3 aniztasun maila biltzen ditu?

Hona hemen PADURAri buruzko artikulu bat. Irakurri arretaz eta irakurri ostean, guztion artean galdera batzuk erantzungo ditugu:

  1. Zeintzuk esango zenituzke direla padurako biodibertsitate elementu nagusiak?
  2. Espezie guzti horiek zein baldintzetara uste duzue egongo direla egokituta?

Egin klik ondorengo irudian, irakurri uretako hegaztien kontserbazioa atala (pdf-ko 22-25 orrialdeak) eta jarri gizakiak Euskadiko paduretan sortutako inpaktuen adibide bana.

20101028163316735_4•AEREA-MARISMAS-URDAIBAI_PAESPaduretan sortutako inpaktuen adibideak:

  1. Habitat galera
  2. Kutsadura
  3. Gain-ustiaketa
  4. Turismo presioa
  5. Espezie inbaditzaileak

 

Padura-eremutzat har genitzake lezkadiak, polderrak, hareazko betelanak eta marearteko zona (pdf-ko 2, 3 eta 4 orrialdeak).  Zer eskaintzen diete hegaztiei habitat hauek?

2014-06-17 17.12.16

Irteeran paduretako flora eta faunari erreparatu beharko diozue. Faunaren kasuan, hegaztiei batez ere. Eta hurrengo galderaren erantzuna ere jaso beharko duzue:

  • Zer egingo zenuke etorkizunean padura ekosistemen egoera hobetzeko?

 

HIGIDURA-ZINEMATIKA

Kaixo!!!!

Oraingo honetan 3 ariketaren enuntziatuak ipiniko ditut eta zuek ariketa bakoitza koadernoan egin beharko duzue. Ariketa guztiak egin ondoren, pausoz pauso egin duzuena hitzez azaldu beharko didazue eta lortu duzuen bukaerako emaitza eskegi ere bai. Hona hemen 3 ariketak:

  1. Hegazti batek higidura zuzena eginez 2 Km egin ditu 72 segundotan. Astoak, ordea, 10 aldiz txikiagoko abiaduraz 30 minutuko korrikaldia egin du. Kalkulatu:
    1. Hegaztiaren abiadura km/h-tan.
    2. Astoak egindako distantzia ibili den ordu erdi horretan.

birding9astoa-300x288

2. Atleta bat 583 m/min-ko abiaduran ari da korrika egiten. Zenbat segundo beharko ditu km bat egiteko?175px-Flickr_cc_runner_wisconsin_u3. Igerilari batek 100 metro egin ditu 58 segundotan. Abiadura hori konstante mantentzen badu, zenbat minutu beharko ditu 250 metro egiteko?

michael_phelpsAnimo eta ea ondo egiten duzuen!!!!

HASIERA PROBARAKO ERREPASOA

Kaixo!!!! Gaur matematikako ariketa batzuk eta web orrialde bat txertatu dizkizuet. Lehenengo lau multzoen (zenbaki arruntak, zatigarritasuna, berreketak eta zatikiak) ariketak koadernoetan egin itzazue eta erantzunak blogaren bidez bidali ditzazkezue. Iristen zaizkidanean argitaratuko ditut, erantzun bakoitzari dagokion zuzenketarekin.

Azkenengo multzoari (geometria) dagokionez, geometria hitzaren gainean klikatuz gero, anaya argitaletxearen web orri batera helduko zarete. Bertan agertzen diren ariketak koadernoan burutu eta erantzunak bertan dituzuen hutsuneetan ipini. Amaitzen duzuenean zuzendu botoia sakatu eta ea ondo egin dituzuen. Txarto egitekotan, saiatu berriro. 6. eta 7. ariketak ez egin.

Animo eta ekin gogor!!!!!

OHARRA: Zatikien multzotik ez egin e eta f ariketak. Eragiketetan zatiki negatiboak agertzen dira eta oraindik ez ditugu landu.

ZENBAKI ARRUNTAK
ZATIGARRITASUNA
BERREKETAK
ZATIKIAK
GEOMETRIA

 

Argazki bitxia

Hara non topatu duen arrantzale honek zuhaitzetako igel berde bat….

10458036_925960507424961_3253349183067530751_n

BERRIA

Kaixo!!!

 

Hona hemen egin behar duzuenaren eredu bat. Eredua erderaz egon arren, eredua bera baliogarria izango zaizuelakoan nago.

Sin título

Honelako berri bat egiteko, hona hemen esteka interesgarri batzuk.

Ebaluaketa bakoitzean egin beharrekoa

Kaixo!!!!

Sarrera honetan ebaluaketa bakoitzean Natur Zientzietako ikasgaian egin beharrekoa aurkeztuko dizuet. Zientziarekin erlazionaturiko berri bat klaseko gainontzekoei aurkeztu beharko diguzue. Berria edozein hedabideetan irakurritakoa izan daiteke, bai egunkariren batean bai aldizkariren batean. Berria irakurri ostean, zuen hitzekin zeuen erara kontatuko diguzue eta berriaren laburpena egin ondoren, zuen iritzi pertsonala plazaratuko duzue. Honen guztiaren bukaeran, berriaren esteka ipiniko duzue eta berrian zehar argazkiren bat eskegi baduzue, argazkiaren esteka ere bai. Aste honetan zehar, blogean adibide bat ipiniko dut eskatzen dudana hobeto uler dezazuen eta berriak non topa ditzazkezuen jakiteko symbaloo bat ipiniko dizuet.  Eta, zer da symbaloo bat? Lasai egon, adi egonez gero, egun batzuen buruan jakingo duzue eta.

Laster arte

SARRERA

Kaixo!!

 

Hona hemen sarean topatu dudan bideo interesgarri bat, ikasturtea gogotsu has dezazuen.

 

 

 

Aurkezpena

Kaixo!!

Nire izena Axier da eta blog honen bitartez, ikasturte honetan Natur Zientzietako eta Matematikako edukiak landuko ditugu. Sarrera desberdinak gehitzen ditudan heinean, zuen lana sarreretan eskatutakoa betetzea izango da. Zuen parte-hartzea berebizikoa izango da. Ea horrela guztion artean zientzietako ikasgaiak dibertigarriagoak bilakatzen ditugun.

Hurrena arte.