Hara non topatu duen arrantzale honek zuhaitzetako igel berde bat….
Ira 14
Argazki bitxia
Ira 08
BERRIA
Kaixo!!!
Hona hemen egin behar duzuenaren eredu bat. Eredua erderaz egon arren, eredua bera baliogarria izango zaizuelakoan nago.
Honelako berri bat egiteko, hona hemen esteka interesgarri batzuk.
Ira 07
Ebaluaketa bakoitzean egin beharrekoa
Kaixo!!!!
Sarrera honetan ebaluaketa bakoitzean Natur Zientzietako ikasgaian egin beharrekoa aurkeztuko dizuet. Zientziarekin erlazionaturiko berri bat klaseko gainontzekoei aurkeztu beharko diguzue. Berria edozein hedabideetan irakurritakoa izan daiteke, bai egunkariren batean bai aldizkariren batean. Berria irakurri ostean, zuen hitzekin zeuen erara kontatuko diguzue eta berriaren laburpena egin ondoren, zuen iritzi pertsonala plazaratuko duzue. Honen guztiaren bukaeran, berriaren esteka ipiniko duzue eta berrian zehar argazkiren bat eskegi baduzue, argazkiaren esteka ere bai. Aste honetan zehar, blogean adibide bat ipiniko dut eskatzen dudana hobeto uler dezazuen eta berriak non topa ditzazkezuen jakiteko symbaloo bat ipiniko dizuet. Eta, zer da symbaloo bat? Lasai egon, adi egonez gero, egun batzuen buruan jakingo duzue eta.
Laster arte
Ira 03
SARRERA
Kaixo!!
Hona hemen sarean topatu dudan bideo interesgarri bat, ikasturtea gogotsu has dezazuen.
Abu 31
Aurkezpena
Kaixo!!
Nire izena Axier da eta blog honen bitartez, ikasturte honetan Natur Zientzietako eta Matematikako edukiak landuko ditugu. Sarrera desberdinak gehitzen ditudan heinean, zuen lana sarreretan eskatutakoa betetzea izango da. Zuen parte-hartzea berebizikoa izango da. Ea horrela guztion artean zientzietako ikasgaiak dibertigarriagoak bilakatzen ditugun.
Hurrena arte.
Azken iruzkinak